ETXEKO KANTA
Mohammed el-Kurd

Rifqa, Katakrak, 2024
euskaratzailea: Eider Beobide Urkizar
armiarma.eus, 2024

 

Oinordetzan jaso nituen aitaren burugogorkeria,

ohe azpian ezkutatu nituen liburuak,

estali nahi nituen gorputzak

eta egia zirela sinesten nuen ideiak

nahiz eta nik gezurra esan eta ez errenditu

nahiz eta nik gezurra esan eta haiek ez errenditzera behartu

sinesten nuen egia zirela, posible,

lurrazala

egunsentia baino lehen, amak pikuak jasotzen zituenean

otoitz egiten zuenean allahu akbar

eta geroratzen zituenean bere oihuak,

tea zurrupatuz meramiyarekin.

Ama eta salbia mendiaren alabak ziren;

ematen zuten lasaitasuna, batzuetan.

Nonbait

ispiluekiko mesfidantzan zehar

sukaldeko mahaian oihu bat

plater bat hautsita, nahigabe ala ez

kanpoko balak baino ozenago

biktimaz betetako telebistak ere

ez zuen eman albistea gu

hausten ari ginela

norbaiten gorputza zorabiatu zen arte

behartuz haien eztabaidak erreprimitzera

oinutsik,                                               ni

arrastaka eraman ninduten kotxeetara eta arrastaka

eraman ninduten ikuspuntuetara.

Jaungoikoarekin hitz egin nuen baina Jaungoikoa ez

zen inoiz nire lekuan jarri.

Kantadazu etxeko kanta bat

hautsi plater bat edo bi             bota harri bat edo bi

oihuek nostalgiko jartzen naute-eta:

Ia ez diet beldurrik sirenei.

 

ETXEKO KANTA
Mohammed el-Kurd

Rifqa, Katakrak, 2024
euskaratzailea: Eider Beobide Urkizar
armiarma.eus, 2024