|
HONENGATIK EGITEN DUGU DANTZA Carmelentzat
Nire oroitzapenetan etxea sofa berde, urratu bat da eta gure amona poema bakoitzean: jasmin bakoitzak jasotako kontraerasoak, kontraeraso bakoitzak jasotako gas negar-eragileak, eta gas negar-eragileak jogurt eta tipulaz sendatuak, erresilientziaz, emakumeen kantuez, joaz lapiko eta zartaginak esanez Jainko maitea eta hasbiyallah.
Haiek tankeak darabilzkite, guk harriak dakizkigu.
2008an, Gazaren bonbardaketetan nire telebista ikusteko erritua zebilen doluaren eta Egiptoko sabel-dantza musikaren artean. Nenbilen gorrotoaren eta adorazioaren artean, Darwishen bizitzeko arrazoiak pilatuz eta metatuz batzuetan haiek sinetsiz, batzuetan ogia induljentzian bustiz, jakitun ume bat ogirik gabe dagoela Khan Yunisen, teilatuko hondakinetan murgilduta...
Nongoa naizen? Ez da hitz bakarreko erantzunik. Egon prest eserita, adi, erturik. Zure mundua ez den horri buruz entzuteak deseroso jartzen bazaitu, edan itsasoa, moztu belarriak, puztu beste burbuila bat eta sartu burbuilan zure bur- buila eta aitzakiak. Lehertu gorputzez betetako beste herri bat beldurraren izenean.
Honengatik egiten dugu dantza: Aitak esan zidan: «Haserrea onartu ezin dugun luxua da». Egon lasai, trankil, bare—egin barre eskatzen dizutenean, egin irribarre hitz egiten dutenean, erantzuiezu, irakatsiezu.
Honengatik egiten dugu dantza: Hitz egiten badut, arriskutsua naiz. Ahoa irekitzen duzu, bekainak igo. Hatzekin seinalatzen duzu. Honengatik egiten dugu dantza: Oinak zaurituta ditugu baina erritmoak badirau, ez dute axola nire sorbaldetako adjektiboek.
Honengatik egiten dugu dantza: Oihu egitea ez delako libre.
Mesedez esadazue: Zergatik da haserrea —haserrea ere— luxua niretzat?
HONENGATIK EGITEN DUGU DANTZA |