Egizu lo
Miklos Radnoti

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2013

 

Bazterren batean hiltzen dute beti:

betazal bilduko haranaren magalean,

zelatan den mendiaren tontorrean,

edonon, eta alferrik diotsazu

zeure buruari lasai dadin:

lekutan da!

 

Shangai edo Gernika

dardarka duzun eskua bezain hurre

daude nire bihotzetik,

edo Jupiter, han goian.

Ez begiratu orain zeru goienetara,

ezta lurrera ere, egizu lo!

 

Esne Bideko zakar dirdiratsuan,

aurrera doa Herio, eta zilarrez

hautseztatzen ditu

trebuka doazen itzal basatiak.

 

                                       1937

 

Egizu lo
Miklos Radnoti

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2013