Miklos Radnoti
sarrera laburra

 

    Hungariako poesigintza modernoan idazle garrantzitsua da Miklos Radnoti, 1909ko maiatzaren 5ean jaioa. Kortars aldizkari abangoardista sortu zuen lagun batzuekin 1930ean. Radnotiren poemak konfiskatu eta epaitu egin zuten erlijio irain eta pornografia salaketapean. Lehen poema bilduma 1933an plazaratu zuen. 1940an Apollinaireren poemak itzuli zituen. Sarritan zigortu izan zuten lan behartuetara Mundu Gerraren aurkako protestetan parte hartzeagatik. 1944ko azaroaren 9an fusilatu egin zuten. Hemezortzi hilabete geroago, gorpua lurpetik ateratakoan, jakako patrikan kaier batean topatu zituzten bere azken poemak.

 

    Miklos Radnotiren poema liburuak:

     → Pogány köszöntő (1930)

     → Újmódi pásztorok éneke (1931)

     → Lábadozó szél (1933)

     → Újhold (1935)

     → Járkálj csak, halálraítélt! (1936)

     → Meredek út (1938)

     → Ikrek hava (1940)

     → Válogatott versek (1940)

     → Naptár (1942)

     → Karunga, a holtak ura (1944)

     → Tajtékos ég (1946)

 

Miklos Radnoti
sarrera laburra