Aurrera, heriotzara kondenatu hori!
Miklos Radnoti

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2013

 

Aurrera, heriotzara kondenatu hori!

Haizea, katuak ere ihesi doazkizu

sastraka artetik, ilarek zuhaitz beltzak

kulunkarazten dituzte, eta bidea bera

izuz zuri, mailatzen dute.

 

Zimel hadi, udazkeneko hosto hori!

Hoa hemendik, maitasunik gabeko mundu!

Zerutik haize beltza datorkigu,

eta belardi gogortu eta malkartsuan

korrika doa basa antzaren itzala.

 

Poeta, izan zaitez garbia,

jakintsua bezain garbi haizeak

jotzen duen goialdeko elurretan,

gure antigoaleko irudietako

haur guztiz Jesus bezalakoa.

 

Eta gogorra, nonahitik odoletan den

basurde zauritua bezain gogorra.

 

                                                1936

 

Aurrera, heriotzara kondenatu hori!
Miklos Radnoti

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2013