Aurrera, heriotzara kondenatu hori! Aurrera, heriotzara kondenatu hori! Haizea, katuak ere ihesi doazkizu sastraka artetik, ilarek zuhaitz beltzak kulunkarazten dituzte, eta bidea bera izuz zuri, mailatzen dute.
Zimel hadi, udazkeneko hosto hori! Hoa hemendik, maitasunik gabeko mundu! Zerutik haize beltza datorkigu, eta belardi gogortu eta malkartsuan korrika doa basa antzaren itzala.
Poeta, izan zaitez garbia, jakintsua bezain garbi haizeak jotzen duen goialdeko elurretan, gure antigoaleko irudietako haur guztiz Jesus bezalakoa.
Eta gogorra, nonahitik odoletan den basurde zauritua bezain gogorra.
1936
Aurrera, heriotzara kondenatu hori! |