HAIZEAREN ALABA
Alejandra Pizarnik

Las aventuras perdidas, 1958
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 63. zkia
armiarma.eus, 2018

 

Etorri dira.

Odola inbaditzen dute.

Lumen,

ezaren,

negarraren usaina dute

baina zuk beldurra

eta bakardadea elikatzen dituzu

desertuan galdutako

animalia txiki bi bezala.

Etorri dira

ametsaren adinari su ematera.

Zure bizitza adio bat da.

Baina zu kiribildu egiten zara

sugea higidura zoroan bezala

bere burua baino ez baitu aurkitzen

ez dago inor jada eta.

 

Zuk zeure malkoen pean dagizu negar

zuk zeure desiren kutxa zabaltzen duzu

eta gaua baino aberatsagoa zara.

 

Baina bakardadea hain da handia

hitzak suizidatu egiten baitira

 

HAIZEAREN ALABA
Alejandra Pizarnik

Las aventuras perdidas, 1958
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 63. zkia
armiarma.eus, 2018