BIZITZEN JARRAITZEA
Philip Larkin

Continuing to Live
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023

 

Bizitzen jarraitzea —hau da, beharrezkoa lortzeko

ohitura bat errepikatzea—

gehien-gehienetan galtzea da, edo gabezian moldatzea.

      Segun eta.

 

Interes, ile eta ekimen galera hori—

Oi, jokoa mus partida bat balitz, bai,

utz ditzakezu alde batera, hogei eta hamaika eskutik egin.

      Baina xakea da.

 

Eta behin zure gogoaren bazterrak ibiliak dituzula,

ardurapean duzuna karga zerrenda bat bezain argi dago.

Horixe baino ez duzu pentsatu behar

      existitzeko.

 

Eta zein da irabazia? Hau bakarrik: denborarekin,

erdi identifikatzen dugula gure portaera guztiek berekin

daramaten inpresio itsua, etxe moduko zerbait.

      Ez du asetzen, ordea,

 

gure heriotza hasten den arratsalde berde horretan

izandakoa aitortzeak

gizaki bakoitzari behin egokitzen baitzaio,

      eta gizaki hori hil egiten baita.

 

BIZITZEN JARRAITZEA
Philip Larkin

Continuing to Live
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023