BEREKOIA DA GIZONA
Philip Larkin

Self's the Man
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023

 

Oi ezin da ukatu ni

Arnold baino neurekoiagoa naizela.

Ezkondu egin zen andregaiak ihes egin ez ziezaion,

orain, gainean du egun osoan,

 

eta lanari loturik bizitza ahituz lortu dirua

eskupekotzat dauka emazteak,

umeen arropa erosteko eta sekadora,

eta estufa elektrikoa,

 

eta afaldutakoan,

arratseko egunkaria irakurtzekotan dela,

hara Para ezazu torlojua horman—.

Arnasa hartzeko betarik ere ez du,

 

kurrikak eskuan etxean buelta eta buelta

eta ezkaratza pintatu beharra galtza zaharrekin

eta amarendako eskutitza

Etorriko zara udan esanez.

 

Gure bizimoduak alderatzeak

zerri bat bezala sentiarazten nau:

oi ezin da ukatu ni

Arnold baino neurekoiagoa naizela.

 

Baina, zaude, ez hain azkar:

hainbesterainokoa ote da aldea?

Bere zortzikotan dabil hori

eta ez lagunak laketzearren;

 

eta oker badago ere

ez du nolanahi bere burua galduko,

bere alde dabil hori.

Geroz, hura eta biok, berdintsu,

 

bakarrik nik hobeki dakidala

noraino aguanta dezakedan

eroetxetik bila etorri gabean,

edo horretan nago, behintzat.

 

BEREKOIA DA GIZONA
Philip Larkin

Self's the Man
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023