ZEIN URRUTI
Philip Larkin

How Distant
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023

 

Zein urruti, gazteak abiatzen

eskualdeetan barna, edo gatzezko soka zuria

harantzagoko kostalde berdean,

gora eta behera;

 

artzainak, edo zurginak, edo egunsenti aurretik

herri ezkonduetatik ihes egiteko

irrikan daudenak;

akordeoiak ontzigainetan

 

jotzen urezko malkor

erasokorrez harantz, edo gauean, berandu,

ezti, izarren kulunkaren azpian;

eta halako batean lematik

 

ustekabeko irudia: neska bat ostatu merkean arropa garbitzen;

etengabe adarkatzen da.

Hori da gazte izatea,

arropa erosi berrien gisa

 

mende nahasia onartzea,

oinek inprimaturiko erabaki handiak,

non zapaldu hura asmatuz,

ezusteko leihoak kale bat konjuratzen.

 

ZEIN URRUTI
Philip Larkin

How Distant
euskaratzailea; Juanjo Olasagarre
armiarma.eus, 2023