SARTZEKO ARRAZOIAK Tronpetaren ahotsak, ozen eta autoritario, kristal argitutik barna begirarazi dit, hara dantzariak —hogeita bostetik beherakoak denak— mugi eta mugi, musuz musu zorionaren taupada handiosera.
Hala dirudi, behintzat, ke, izerdi nesken larru leunen arabera. Zergatik gelditu kanpoan? Baina zergatik sartu? Sexua, baina, zer da sexua? —Segur aski zorionaren muina bikoteka aurki daitekeela pentsatzea—.
Oker galanta, niri dagokidanez behintzat. Ni mihi lakarreko ezkila gora horrek erakartzen nau (Artea, nahi baduzu). Haren banakako soinuak ni ere banakakotzat nauka. Mintzo zait, entzuten dut; bestek ere entzun dezakete, baina ez nire ordez, ez nik haien ordez; berdin zoriontasunarekin. Horrexegatik nago kanpoan aburu hauekin; eta horiek, barnean jo eta ke aburu horiekin; eta denok primeran, norbera bere buruarekin oker-ustetan aritu ezean. Edo gezurretan.
SARTZEKO ARRAZOIAK |