ERLOJUA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022

 

Erlustriak ote du ilargiari abesten ala gaua uhuruka

Edo apoa bere urmael zitalaz negarrez?

Ez. ordea, erloju egipziar hilkorra da eta haren ttanttak erortzen direnak.

Aileza, berriz ere, nere biziak zeruaren izaria har.

 

O Sylphe ederra, aurkitu dut azkenean, zure txabola galdua!

Bizia hainbatez ilun eta bidea argi.

Lau haizeak, hilen mahaian jarririk, solasean ari ziren,

Leiho infinitutik, esperantzarik gabeko izar saldoekin.

 

ERLOJUA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022