BERIBIL HORIA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022

 

Belarren loditasunaren eromenik sakoneraino

Eraman dute neskak eta mutikoak beren mozkorra, erreka segituz.

Haien beribil horia, zain dagoen piztiaren gisa,

Etengabe bakarrik abestuz eta urtaroa miretsiz, bazterrean aiduru dago.

 

Hara buruila eta haren suspir eztia, ixiltasunaren ortzaizean beren zurrumurruez

horma ahula iruten duten marmutxak ixilduko dira.

Igaten eta uzten gaituen uda garbi eta betetik zerura izar-saldoak iragaiten dira,

gauerditan, arbola hutsean.

 

BERIBIL HORIA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022