TXIRRITA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022

 

Sagardoi infernalen iraganean, zure ikara, o txirrita,

Memoria baizik ez diren lore-izar-ihintzetan astuna da.

Baina, lizar liluratuen gainean, ekiak beti uste du, zure hegaletan,

Hauts egiten dion zure kantuarekin inarrosten dela.

 

Goizeko txoriaren oihu gosetiegia, lotsatiegia, sekula asetzen ez den sapaz eta

mendeetako orlegitasunaz ihaurrikan diren arbola handien

apirileko inguramen hori: hainbatez nahiago diet hosto bedera amets duen zumar zaharra.

 

TXIRRITA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022