KIRKIRA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022

 

Kirkirak ez daki non kantatzen duen. Bere ahotsean hiltzen da.

Izarra daldaraka dabilelarik zeru eta pentze artean, gauari aitzinatuz,

agiantzen du beharbada, udak oraino ere gaztetasuna erantsiko diola.

Halaz, bihotza, egun eder baten apaleraren gibelatzen saiatzen da.

 

Ereiteen garaia da: bihika, ixtan batez, argitzen da,

Botatzen duen eskuaren eta ildoaren hutsaren tartean.

Zeru guzia dilindan dago, izar uhar bat baizik ez da

Betiko xoila: gure bihotz iheslarien ganako haren harremana.

 

KIRKIRA
Renat Nelli

Hegats, 11, 1994
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2022