BABEL
Marilar Aleixandre

babel
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Ezer ez da ezinezkoa proposatzen duen horrentzat.

Atozte, jaitsi gaitezen eta nahas dezagun beraien hizketa.

                                                                                                                             Genesia, 11,7

 

gure mingaina aho sabaian itsatsia zegoen

karranpa baten bihurritzen zen

aho zorrotz batez urratua

mekanika zerutiarra

 

sinapsia neurona eta neurona artean

deslotu kiribilak

pentsamendua eta hitzaren arteko bidea

oztopatuz

kako berriak elkartuz

nerbio gordinetan lotu

 

hitz ulertezinak jaurtitzen genituen

atzerriko sintaxi batek gure eztarria erretzen zuen

gure entzumenean haizealdi motelak garrasika

eztena min egiten

mingaina haginen kontra

soinu albeolar eta nasalen

bila haztamuka

 

jainko mendekati batek

gure hizkuntza bihurritu zuen

ezer ez ezinezko

bihur genezan beldur baitzen

 

egun horretatik nahastuta dabil

aginduak nori zuzendu ez dakiela

ez daki bere babesa erregutzen dugula

otoitz eta madarikazioekin

 

BABEL
Marilar Aleixandre

babel
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015