BURU JALEAK
Marilar Aleixandre

comedores de cabezas
Mudanzas, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

haizeak nire bela guztiak zabal ditzala

Ovidio,

Metamorphosis, XV,176-177

 

arrain buruak jaten ditugunean

elkar ezagutzen dugu

naiadeen umeak gara

kresala daramagu zainetan

ekaitz egunetan

bolbora fabrikatzeko erabiltzen dugu

gure belarri gaineko tontortxoak

ez esan gehiago: zakatzak dira

 

arrain hezurrekin komulgatzean

gure arrain hezurren herentzia erreklamatzen dugu

eztarrian behera

zainetan gora

poemetako berbak berreskuratzen ditugu

beraien ardatz mehea

garai batean arrain gordina jaten genuen

eta ur-azpian hartzen genuen arnasa

pentamero simetria konpartitzen genuen

itsasoko triku eta izarrekin batera

txibiek baino azkarrago egiten genuen igerian

 

egun, itsasoak zeharkatzeko

gure belaontziak

ipar-ekialdeko haizeari fidatu behar dizkiogu

 

BURU JALEAK
Marilar Aleixandre

comedores de cabezas
Mudanzas, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015