TXANPON ZULATUA
Marilar Aleixandre

unha moeda furada
Catálogo de Velenos, 1999
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

zuloak baiesten du

bidaiaren froga da

materiari indiferente zaio zulagailua

papera haragia metala

 

milaka behar dira

tael bat egiteko

ez du ziurrenez merkatu baliorik izango

ardoagatik

edo urrezko eraztunengatik

aldatzeko

                               soilik balio du erosteko

zetazko beldarrak zumitzezko otzarak

arkatzak eta akaso

pozoitutako orrazi bat

 

edo asko jota

bigarren eskuko berbak

edo eserleku bat

ametsen antzokian

 

TXANPON ZULATUA
Marilar Aleixandre

unha moeda furada
Catálogo de Velenos, 1999
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015