SAGARRAK BELAR ARTETIK ERRIETA EGITEN
Marilar Aleixandre

as mazás reprochan desde a herba
Desmentindo a primavera, 2003
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

sagar mailatuak

hilotz gozoak

beraien haragi hori zauritua

usteltzen

sagarrondotik kanpoko guda batean

ausentziaren espoleta batekin lehertuak

sagarrak barrutik hausten dira

horrela egiten dute negar burmuinek

ez du inporta zer eusten duten

jakituria edo bekatua

sagarrondoan ez da sugerik gelditzen

ezta erlerik ere

ez baitira abisatuak izan

behar izan zenean

 

ordua ailegatu zaielako

erortzen dira sagarrak

belar artetik oihukatzen dituzte beraien kexak

 

SAGARRAK BELAR ARTETIK ERRIETA EGITEN
Marilar Aleixandre

as mazás reprochan desde a herba
Desmentindo a primavera, 2003
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015