HOSTAZURIAK Bealtain egunean jaio nintzen Walpurgis gauaren ostean eta nahiz eta inork ez eutsi nire sehaskaren gainean hari gorri batekin lotua zegoen gurbe adarrari eta nahiz eta ez dudan zeltetan sinesten gurbeak ni hautatu ninduen aiztorik gabe bere zurtoina erauzteko bere fruitu gorriei abesteko bost puntako izarrekin inskribatutako itsas-trikua bezala
maiatzeko egun batean jaio nintzen Haymarket gogorarazten den horretan azpikogonetan ezkutatuta banderako gorriak babesten gintuen ontzi hartan gurbe adarrak baino zerbait gehiago behar genuen ekaitzak uxatzeko
lastima gure usadioei hildakoak erromesaldira ez batzeko hilobietan gurbe adarrak iltzatzeari behi buztanei ernamuinak lotzeari sorginak erretzeko sutzarrean elorri mordoa pilatzeari uko egin izana
HOSTAZURIAK |