GURE IZUGARRIKERIA
Clarice Lispector

Nossa truculência
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Oiloa saltsa nabarrean zeinen alaitasun hamikatuz

jaten dugun pentsatzen dudanean,

gure izugarrikeriaz ohartzen naiz.

Oilo bat hiltzeko gauza ez naizen honek

biziak maite ditu

lepo zatarra dantzan

zizare bila.

Haiek eta haien odola ez genuke jan beharko?

Inoiz ez.

Ez gara kanibalak,

ez dezagun ahaztu.

Eta gure biolentzia errespetatu.

Eta, batek daki, oiloa saltsa nabarrean jango ez bagenu,

jendea bere odoletan jango genuke.

Oiloa hiltzeko ausardiarik ez

eta hala ere hilda jateak,

nahasten nau, ikaratzen nau,

baina onartzen dut.

Izugarria da gure bizitza:

odoletan jaiotzen da eta

odoletan mozten da

zilbor-hestearen lotura.

Odolean sinetsi beharra dago

gure bizitzaren parte bezala.

Izugarrikeria.

Maitasuna ere hala da.

 

GURE IZUGARRIKERIA
Clarice Lispector

Nossa truculência
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020