AHOTS MUTUAN
Clarice Lispector

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

moteltasuna eder da

inoren lerrook kopiatzen ditut

hats hartzen dut

argia onartzen dut

azaroko haize mehearen pean

belar kolorgearen

pean

zeru arrakalatu eta

grisaren pean

onartzen ditut dolua eta festa

ez naiz iritsi

ez naiz sekula iritsiko

guztiaren erdigunean

poema ukigabea dago

eguzki saihetsezin

atzerako begiradarik gabeko gau

haren argiaren inguruan nabil

haren hitzezko

itzal basaren inguruan

usnatzen dut haren bikaintasuna

haren arrastoa

hondarrak

guztia ere esateko

egon nintzela inoiz

erne

armagabetu

 

bakarrik ia

heriotzan

sutatik hur.

 

AHOTS MUTUAN
Clarice Lispector

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020