ENE JAINKOA, EMADAZU ADOREA
Clarice Lispector

Meu Deus, me dê a coragem
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Ene Jainkoa, emadazu adorea

hirurehun eta hirurogeita bost gau eta egun bizitzekoa,

denak ere Zure presentziaz hutsik.

Emadazu adorea hustasun hori

asetasun gisa hartzeko.

Egizu zure maitale umila bainintzan,

Zurekin zoraduran lotua.

Egizu hustasun ikaragarri honekin

hitz egin dezadan

eta trukean jaso elikatu eta kulunkatzen duen

amaren maitasuna.

Egizu izan dezadala Zu maitatzeko adorea,

nire gorputz eta arimarekiko zeuk egin ofentsak gorrotatu gabe.

Egizu bakardadeak suntsi ez nazan.

Egizu izan dakidan ene bakardadea konpainia

Egizu izan dezadan aurre egiteko adorea.

Egizu jakin dezadan hutsadiarekin egoten

eta era berean sentitzen

guztiz ase banengo bezala.

Jaso ezazu besotan

Pentsatzearen nire bekatua.

 

ENE JAINKOA, EMADAZU ADOREA
Clarice Lispector

Meu Deus, me dê a coragem
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020