ARGI ARIMA
Clarice Lispector

Alma luz
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Nire arimak argiaren zama du  

Musikaren zama du

Esana izango dela dakien

Inoiz esan gabeko hitzaren zama du

Oroitzapen baten zama du

Saudadearen zama du

Begirada baten zama du

Ausentzia batek eta negar egin ez zuen malkoak

daukaten zama du

Inoren erdian dagoen

Bakardadearen zama immateriala du.

 

ARGI ARIMA
Clarice Lispector

Alma luz
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020