EMADAZU ESKUA
Clarice Lispector

Dá-me a tua mão
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Emadazu eskua:

Kontatuko dizut orain

nola sartu naizen nire bilaketa itsu eta sekretua

beti izan den idatzazpian.

Nola sartu naizen

bat zenbakiaren eta bi zenbakiaren artean dagoen horretan,

nola ikusi dudan misterio eta suzko lerroa,

azpilerroa. 

 

Bi musika-notaren tartean nota bat dago,

Bi gertaturen tartean gertatu bat,

Bi hondar-aleren artean batuenik daudela ere

espazio tarte bat dago,

badago hunkitze bat hunkitzeen tartean dagoena

—gure ekai lehenaren tartean

su eta misterio

munduaren hats,

munduaren etenik gabeko arnasa

entzun-eta isiltasuna

isiltasuna esaten dugun horixe.

 

EMADAZU ESKUA
Clarice Lispector

Dá-me a tua mão
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020