EBANJELIOAREN ISILTASUNA Minuskularik gabeko eguzkirik gabeko esnatze gozorik gabeko basamortua erakusten diguten aingeru gorriekin loak hartzen dugu. Lo egiten dugu. Hego batek hausten digu, ihesa, hegaldatu ziren lumatxak baino gurpil zaharragoak ditugu, galdurik, moteltasunaren hilerriak ikuskatzeko, haragikeria bakarra.
Gure zaurien ertzekin inguratzen dugun botilak ez du desirarik jasaten. Har ditzagun bihotzak, buruak, amorruaren giharrak, gazte belurien eta haur hebainen lore ikusezinak har ditzagun, memoriaren eskua har dezagun, etorkizunaren begiak hertsi ditzagun, zuhaitz askatuen teoria batek kolpatzen eta zatitzen gaitu, alde guztiak dira on. Nork lotuko ditu: izuak, oinazeak edo unadurak?
Loakhardezagun,ene anai-arrebok. Kapitulu azalgaitza ulertezina bihurtu da. Erraldoiak igarotzen dira hipa lazgarriak bafatzen, erraldoiaren negar-zotinak, goiztiriak beraiengan ezarri nahi izan zituen negar-zotinak, engoitik negarrik egin ezin duen goiztiria, denboradanik, ene anai-arrebok, denboradanik.
EBANJELIOAREN ISILTASUNA |