1895-12-14 / 1952-11-18
Paul Eluard

Eluard, Eugène Grindel. (Paul Eluard deitua). Poeta frantsesa (Saint-Denis, 1895 - Beynac, 1952). Oso gaztetan erietxe batean sartu behar izan zuen (1912). Lehen Mundu Gerra ezagutu zuen (1914-1918) eta bakea izan zen harez gero bere ametsa: Poèmes pour la Paix (1918, Bakerako poemak). Gerra bukatu zenean, Aragon, Breton, Tzara etab. ezagutu zituen eta, Dada mugimenduan hartu zuen parte; garai hartakoa da Les Animaux et leurs hommes (1921, Animaliak eta beren gizonak). Handik gutxira ordea surrealismora jo zuen (Mourir pour ne pas mourir, 1924, Ez hiltzeko hil). Maria Benz (Nusch) ezagutu zuenean (1929), bizitza errotik aldatu zuen, eta maitasuna bihurtu zuen bere poesiaren ardatz: Capitale de la douleur (1926, Oinazearen hiriburua), L'amour, la poésie (1929, Maitasuna, poesia), La vie inmédiate (1932, Berehalako bizitza), maitasun eroaren kantak dira. Aldi hura igaro ondoren, gauza sotilenetara itzuli zen, hizkuntza gardentasunaren bila: Les yeux fertiles (1936, Begi emankorrak), Donner à voir (1939, Ikustera eman). 1926an Alderdi Komunistan sartu zen, baina Aragonekin izandako istiluen ondoren bota egin zuten (1933). Hala eta guztiz ere, faxismoaren kontrako borrokari eutsi zion (La Victoire de Guernica, 1938). Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, erresistentzian sartu eta idazleen nazio batzordeko buru izan zen: garai hartako poemek gerra dute gai nagusitzat. Gerra bukatu zenean, betiko bake ametsari heldu zion berriro: Poésie ininterrompue (1946, Etenik gabeko poesia), Le dur désir de durer (1946, Irauteko desira gogorra),Tout dire (1951, Dena esan).
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua