GERNIKAREN GARAIPENA
Paul Eluard
euskaratzailea: Mikel Antza
armiarma.eus, 2020
I
Etxolen
meatzeen
eta soroen
mundu eder
II
Aurpegi surtarako on
hotzarentzako aurpegi on
arbuioarentzako
gauarentzako
irainentzako
eta kolpeentzako
on
III
Aurpegi orotarako on
ezereza daukazue so
zuen heriotzarekin leziatuko gaituzte
IV
Heriotza
bihotz-ikara
V
Ordainarazi dizuete
ogia
ortzia
lurra
ura
logura
eta zuen bizitzarena
miseria
VI
Elkarkidetza nahi omen zuten
gizalegearen gizalegea
indartsuak zentzatzen zituzten
eroak epaitzen
limosna eskatzen
sosak banatzen
hilotzak gurtzen
VII
Tematzen dira
neurriz kanpo
ez dira gure mundukoak
VIII
Andreek haurrek
altxor berdina dute
udaberriko hosto berde
eta esne garbizkoa
eta betikotasunarena
haien begi garbietan
IX
Andreek haurrek
altxor berdina dute
begietan
ahal bezala defendatzen dutena
gizonek
X
Andreek haurrek
arrosa gorri berdinak dituzte
begi-ninietan
odol-ikur
XI
Bizitzeko
eta hiltzeko
ikara
eta ausardia
heriotza
hain zaila
hain erraza
XII
Gizonak
zeinentzat altxor hori goretsi zuten
gizonak
zeinentzat altxor hori galdu zen
XIII
Gizonak
zeinen etsipenak
esperantzaren su bizia elikatzen duen
zabal dezagun elkarrekin etorkizunaren
azken kimua
XIV
Pariak
heriotza lurra eta higuina
gure etsaiena dute
kolore
gure gau beti berdinena
garaituko ditugu.
GERNIKAREN GARAIPENA
Paul Eluard
euskaratzailea: Mikel Antza
armiarma.eus, 2020