GORRA ETA ITSUA Gure poltsikoetan kanpaiekin irabaziko dugu Itsasoa, itsasoaren hotsarekin Itsasoan, edo ur garbi eta isilago bat Eramango dutenak izango ote gara?
Urak eskuak igurtziaz aiztoak zorrozten ditu. Gudariek beren armak olatuetan kausitu dituzte Eta beren kolpeen zaratak Gauean ontziak zulatzen dituzten haitzena dirudi.
Ekaitza eta trumoia da. Zergatik ez uholdearen Isiltasuna, amestutako lekunea isiltasunik handienerako barnean daramagulako eta arnasa hartuko dugulako itsaso ikaragarrien haizeak bezala,
Hodeiertz guztietatik mantsoki herrestatzen den haizeak bezala.
GORRA ETA ITSUA |