ARRANGURARIK GABE Begien negarrak, zorigaiztokoen zorigaitzak, Garrantzirik gabeko zorigaitzak eta kolorerik gabeko negarrak. Ez du ezer eskatzen, ez da odolgabea, Triste dago kartzelan eta triste libre bada.
Giro goibela egiten du,gau beltza Itsuaren paseoetarako desegoki. Boteretsuak Eserita daude, ahulek boterea dute Eta erregina eseriaren alboan zutik dago erregea. Irribarre eta hasperenak, irainak usteltzen dira
Mutuen ahoetan eta koldarren begietan. Ezazue deus hartu: honek kiskaltzen du, horrek erre! Zuen eskuak poltsikoentzako eta kopetentzako eginak daude.
Itzal bat... Munduaren zorigaizto guztia Eta nire maitasuna bere gainean Piztia biluzi bat bezala.
ARRANGURARIK GABE |