PABLO PICASSO Gauean zulatu dute ametsen iskiluek Gure buruak banantzen dituzten ildo miragarriak. Diamantean barna, domina oro faltsua da, Zeru distiratsupean, lurra ikusezina da.
Bihotzaren bisaiak bere koloreak galdu ditu
Eta eguzkiak bilatzen gaitu eta elurra itsu dago.
Abandonatzen badugu, hodeiertzak hegoak ditu.
Eta gure begiradek okerrak urrunean barreiatzen dituzte.
PABLO PICASSO |