PARIS GERRA BITARTEAN Garretan dauden aldirietatik jaisten diren animaliek, Beren hegats hiltzaileak astintzen dituzten txoriek, Zeru beilegi izugarriek, hodei biluziek Irudi hau ospatu dute beti.
Ederra da, maitasunaren irudi bizia. Oi eguerdiko elurzurbila, sabel guztietan ekia, Oi ametsaren sugarrak aingeru aurpegi batean Eta gau guztietan eta aurpegi guztietan.
Isiltasuna. Bere ametsen isiltasun distiratsua, Hodeiertzaren fereka. Bere ametsak gureak dira Eta bere ezpatan jartzen dituen desira eskuek Zirimolekin mozkortzen dute mundu liberatua.
PARIS GERRA BITARTEAN |