ERREKLAMAZIO LIBURURIK GABE
Rosa Alice Branco

Jaunaren azienda
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Hasieran bazen Hitza

eta orain ez du inork erantzuten.

Senarra, amorantea, familia eta lagunak,

denak errenkan hilobien bueltan.

Otoitzarekin hasten dira edo horren ordezko berba zibil parearekin

eta gero erreguetara eta sobornoetara pasatzen dira.

Hilerriak bulego publikoak dira.

Horregatik ez dago erantzunik.

Badira gaizki lo egindako gauak okerreko arrazoiak direla eta.

Bart hiru aldiz egin du oheak dardar. Zure xuxurlak

nire ahoan. Zure azal umela. Zure epitafioa al naiz?

Familiak eta gainerakoek leihatiletara etortzen jarraitzen dute

inprimakiak bete gabe.

Hildakoak ez dira jada erantzunenak.

Edozein izenondo usteltzen da loreak bezala.

Edozein esaldi eragabetzen da subjekturik gabe.

Tatuaje bat naiz apenas zure hilobian.

Hasieran bazen amaiera.

 

ERREKLAMAZIO LIBURURIK GABE
Rosa Alice Branco

Jaunaren azienda
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019