JAINKOZKO LAZTANA
Rosa Alice Branco

Jaunaren azienda
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Jaunaren Bildotsa, ez inoiz gura izan miraberik.

Ilargiak ostia zuri batek bezala

nire gorputza argitzen du zeurean irristaka.

Jainkoa maitasuna delako eta gu haren zerbitzari leialak.

Laztan batekin egin gintuelako

halaxe laztantzen zaitut eta zuk estali egiten nauzu

zorionez gauean barrena.

Bedeinkatua horrela maite duena.

Libra gaitzazu, Jauna, bildots guztietatik

eta emaguzu egunero bata bestearentzat.

 

JAINKOZKO LAZTANA
Rosa Alice Branco

Jaunaren azienda
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019