GIZON ORO
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Maite ezin dudan gizon oro

—niretzat—

tristura handiko udaberria da.

 

Maite dudan 

eta maite ezin dudan gizon oro

—niretzat—

hiltzera egindako beste pauso bat da.

 

Haboro maitezinduta, 

hil egingo naiz.

 

Nire maitasuna merezi duzuela dakizuen orok,

otoi, ez nazazue hil.

 

GIZON ORO
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018