POLONIAKO OROIGARRIAK
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

I

 

Varsovian honela neska batek:

laztandu nahi banauzu, ez dizut galaraziko

musukatu nahi banauzu, utziko nizuke

utziko nizuke titiak biluzten.

 

Baina jakin ezazu aita alemanek fusilatu zidatela

eta errausteko labeetan erre zidatela neba bat.

 

Laztandu nahi banauzu, ez dizut galaraziko

baina jakin behar zenuke hildako guztiek egiten dutela ulu nire barnean

eta ni osorik, osorik naizela errauts.

 

Musuka nazazu, baina kasu ez gerta mingotsa.

 

II

 

Krakovian honela neska batek:

nahi baduzu besarkatzen ahal nauzu,

nahi baduzu laztantzen ahal dizkidazu titiak

baina ez erosi niri txirtxilurik.

 

Hamahiru urte nituen

alemanek ama urkatu zidatenean kaleko zuhaitz batetik.

 

Nahi baduzu iragan genezake Vistula igerian

baina ez ez esan zuria eta ederra dudala sama

eta ez erosi sekula niri txirtxilurik.

 

POLONIAKO OROIGARRIAK
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018