POEMA BAT
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

Ezkerreko sorbaldan lore bat ari zitzaizun hazten,

ez zuria, ez gorria, ez horia,

lore mitikoa.

ez zuria, ez gorria, ez urdina,

maitasun lorea.

lore mitikoa,

eta nik maite izan zintudan.

eta Hiru Mila Erreka izan zen zure izena.

Zure sorbaldan lore bat ari zitzaizun hazten,

ez zuria, ez gorria, ez urdina,

eta neska mitikoa izan zinen zu.