ARKIMEDESENEAN
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Nik ordea, antzinako greziar hori, jauregiak eraiki.

Ez daukat bermatzeko punturik ludiko ezein zokotan.

Zantzurik gabe suntsitzen da atzamarrok ukitzen dutena.

Ezerezean da hondoratzen oin honek zanpatzen duena.

Hareaz betea da lo egiten dudan burukoa,

kaosean labaintzen zait bekokiarekin ukitzen dudaneko.

 

Nik ordea, antzinako greziar hori, jauregiak eraiki

gorteko emaztekiek non adatsak orraztu

eta filosofoek non atzamarrak bizarrean laketu

pentsatuz orok duela bere lekua ludian.

Nik bermatzeko punturik aurkitzen ez dudan ludian.

 

ARKIMEDESENEAN
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018