ELDARNIOA
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Zakur hiri batean barrena ni

Zakurrak… zakurrak besterik ez kalean:

batzuk hara, besteak hona.

Maleta hori bana zeramatela.

 

Ez ninduten harrituko

ez nintzen paretaren kontra izutuko

baldin eta, behatzen zidaten moduagatik,

jakin izan ez banu maleta haiek

gizalarruz zeuzkatela forratuak.

 

ELDARNIOA
Geo Bogza

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018