Egunerokoa
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013

 

Lore batek bere egunerokoa idatzi zuen;

erdia

uraren begirada ederrari buruz zen.

urak bere egunerokoa idatzi zuen;

erdia

basoaren distirari buruz zen.

basoak bere egunerokoa idatzi zuen,

erdia,

sorterri maiteari buruz zen.

Kurdistanek bere egunerokoa idatzi zuenean,

eguneroko osoa,

hasi eta buka,

ama bihozberari buruz zen:

askatasunaz.

 

Egunerokoa
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013