Haziak
Sherko Bekas

Urtzi Urrutikoetxea
Hegats-46, 2010

 

Milioika ginen

zuhaitz zaharrak ginen

hazten hasi berri ziren landareak

eta sustraiak

 

Ankarako gotorlekutik

egunsentian etorri ziren

sustraietatik erauzi

hemendik eraman gintuzten

urrunera

 

Bidean zuhaitz zahar

askoren adaburuak ihartu ziren

landare berri asko hil ziren hotzetan

hazi asko zapaldu ziren oinpean

galduta eta ahaztuta

 

Udako ibaia legez mehar hazi ginen

hegazti-saldoak udazken garaian bezala

urritu ginen

milaka gutxi batzuetara murrizturik

haizeak ekarritako

haziak geneuzkan

berriz mendi egartsuak erdietsi zituzten

haitzetako arrailduretan ezkutatu ziren

lehen euria

bigarren euria

hirugarren euria

berriz hazi ziren

 

Orain basoa gara berriz ere

milioika gara

haziak gara

landareak

eta zuhaitz zaharra

gotorleku zaharra hil da!

 

Eta orain zuk, gotorleku berriak

zergatik jarri duzu lantzaren burua

zure okotz pean?

Ezin al gaituzu akabatu?

 

Baina badakit

eta zuk badakizu

eurirako eta haizerako

hazi bat den artean

baso hau ez da inoiz amaituko?

 

Haziak
Sherko Bekas

Urtzi Urrutikoetxea
Hegats-46, 2010