Halabja
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013

 

Hilaren 14a zen,

Goyjan haizeak nire idazluma bahitu zuen.

Hura aurkitu eta idazten hastean

hitzak txori-saldo bat bezala joan zitzaizkidan hegan.

 

Hilaren 15a zen,

“Sirwan”ek nire idazluma garbitu zuen.

Hura hartu eta idazten hastean,

nire poemak arrain bihurtu ziren.

 

Hilaren 16a zen!

Ai, zu, hamaseigarren egun!

Scharazoor-ek nire luma hartzean,

eta niri itzuli idatz nezan,

atzamarrak lehortu zitzaizkidan

HALABJA bezala.

 

Halabja
Sherko Bekas

euskaratzailea: Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013