Zenbatzen
Sherko Bekas

Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013

 

Lorategi honetako hosto bakoitza

zenbatzerik bazenu,

Ozeano honetako arrain txikiak eta handiak oro

zenbatzerik bazenu,

Migrazioan txori guztiak

zenbatzerik bazenu

iparretik hegora

eta

hegotik iparrera,

orduan, neuk ere zin egingo nuke

zenbatuko nuela

Kurdistan maite honetako

biktima bakoitza!

 

Zenbatzen
Sherko Bekas

Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2013