Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez-entzat (Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez, 2013ko urtarrilean Parisen tiroz hildako PKKko kideak)
Zuhaitz batek esan zuen: Orain ezin diogu Diyarbakirgo kale bati izena Zuen omenez eman
Lore batek esan zuen: Orain ezin diogu Qamishli lorategi bati izena Zuen omenez eman
Poema batek esan zuen: Orain ezin diogu Sablakh-eko liburutegi bati izena Zuen omenez eman
Haitz batek esan zuen: Orain ezin diogu Babagurgurren bularrean Sortutako eskultura bati izena eman Zuen omenez
Orduan, Kurdistanek esan zuen: Orain egin dezakegun gauza bakarra —Lorea, poesia eta askatasuna legez— Zuek gure gogoan eramatea da
Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez-entzat |