BIHOTZA KUPULA BAT DA
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Bihotza kupula - eskailera bat da

(Gardentasun metatua).

 

Kupula lau hankak besarkatua

(Mingrana zabaldua lako eskailera).

 

Hankak - zutabeak

(Ez dira mugimendua baizik)

kurbatuak, eta leunak.

 

Ez dago musua beste garailerik

- hala omen -

ardo xaloa den musua

zeinetatik horditzeraino edaten dugun

eta taigabe jaten, haren mana.

 

Bere zenitetik ez urruneko puntu batean

eternitatea dago,

mingrana koloreko eskailerak

bere musuak ehizatzen ditu hanka luzexkadun sarez

eta taupada zalapartatsuz.

 

Nire labirinto – aurpegia ere badago,

hor non gazelek hegan

eta birigarroek lo goxoa egiten duten.

Nire labirintoan

- aldian behin -

hurien buruetako arrosek

nire hari laranjen muturrak

menderatzen dituzte.

 

Nor ari da leiho irekien bila azken batean?

 

BIHOTZA KUPULA BAT DA
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019