DIOTSUT
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Diotsut

ez naizela Virgilio Diotsut

bideak ez direla nire ofizioa

gizon etxezalea

naizelako batez ere

ez dut gogoko neure burua plagiatzea

nire oinek ez dute bidaia jasaten

estropezu egiten dute eternitatetik.

 

Baina gero eta urrunago noa

ez nau limurtzen desagertu nahiak

ezta pasean doazen paisaiak zelatatzeko atseginak ere

nire denbora xahutzen dut bidaiari batek bere gelan

turismo gidaliburuari begira bezala

eta irribarrez ileak apenas endredatu gabe.

 

ez naiz ekipaje arinaren jabea

bista nekatua naiz

eta sepia koloreko irudi bateko

irribarre mehea.

 

DIOTSUT
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019