HOW I AM NOT SELF?
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

How I am not self,

eta itzulera bakoitzean

eta abiatze bakoitzean

eta bideko ispilu berberetan

eta baita bideko zuhaitz berberetan ere

galapan zaldi ero baten gisa

argazkiaren hilezkortasunaren atzetik.

 

How I am not self,

bere tanta aurrenekoaz ezjakin den itsaso baten moduan

bere tanta zehatzaz ezjakin den itsaso baten moduan

bere tanta aurreneko zehatz eta airosoaz

ezjakin den itsaso baten moduan.

 

Atzo ilunabarrari begira

zure logelako leiho lanbrotuetatik

ohi ez bezala amodioa egiten ez genuela

ez nuen jakin zer esan nahi zuen

gogoz ikusten ari zinen filmeko ingelesezko esaldi horrek

ez nekien zeren uzian nenbilen ni han itxaroten egonda

ezta zapuztuta sentitzearen zergatia ere.

 

How I am notself,

hainbeste non bizkarrak

tinko lotzen ninduen

hutsari.      

 

HOW I AM NOT SELF?
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019