ZULOAK
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

O, Jauna!

neure burua marrazten dudanean, zuloak azaltzen dira

burua astintzen dudadean, zuloek zulatzen naute

buruari eragiten diodanean, zuloek zelatatzen naute,

buruari hitz egiten diodanean, zuloek gainezkatzen naute.

 

Ez dago itxaropenik

buruak

zuloek pikatua

ezingo du gorde ezein helbiderik

zuloak ez besterik.

 

Zuloak,

Zergatik, Jauna?

 

ZULOAK
Abdul Hadi Sadoun

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019