HARA, IRRIBARRETSU PRESIDENTEAK
Violeta Parra

Miren cómo sonríen, 1963
euskaratzailea: Miren Amuriza
berria.eus, 2017

 

 

Hara, irribarretsu

presidenteak,

engainatu dituzte

inuzenteak.

 

Hara, hautagai batek

sindikatuei,

lurbira eskaintzeko

egin die dei.

 

Hara, ugaldu dira

hitz-emateak,

nola bozkatu ondoren

albo-kalteak.

 

Hara, zelatariak

non dauden adi,

loreak jaurtitzeko

ikasleari.

 

Hara mugazain batek

kamino ertzak,

nola argitu dituen

langileentzat.

 

Hara, nola beztitu

den sarjentua,

odolez tindatzeko

pabimentua.

 

Hara, beren kapela

eta hipokresia,

sakristian egingo

dute heresia.

 

Hara, nola zuritu

zuten maiatza,

pobreari utziaz

gerizpe latza.

 

Hara, eskopeta jarri

dute mahaian,

pobreari ogia

lapurtu nahian.

 

Hara, nola apaindu den

funtzionarioa,

orriz kanbiatzeko

kalendarioa.

 

Hara, nola hasten diren

idazkariak,

atzetik irakurtzen

egunkariak.

 

Hara, nola ahaztu

zaien halere,

ez direla hilezkorrak

beraiek ere.

 

 

 

Miren cómo sonríen

Miren cómo sonríen / los presidentes / cuando le hacen promesas / al inocente. // Miren cómo le ofrecen / al Sindicato / este mundo y el otro / los candidatos. // Miren cómo redoblan / los juramentos / pero después del voto, / doble tormento. // Miren el hervidero / de vigilante / «para rociarle flores / al estudiante». // Miren cómo relumbran / carabineros / «para ofrecerle premios / a los obreros». // Miren cómo se visten / cabo y sargento / para teñir de rojo / los pavimentos. // Miren cómo profanan / las sacristías / con pieles y sombreros / de hipocresía. // Miren cómo blanquearon / mes de María / y al pobre negreguearon / la luz del día. // Miren cómo le muestran / una escopeta / para quitarle al pobre / su marraqueta. // Miren cómo se empolvan / los funcionarios / para contar las hojas / del calendario. // Miren como gestionan / los secretarios / las páginas amables / de cada diario. // Miren cómo sonríen / angelicales, / miren cómo se olvidan / que son mortales.


 

HARA, IRRIBARRETSU PRESIDENTEAK
Violeta Parra

Miren cómo sonríen, 1963
euskaratzailea: Miren Amuriza
berria.eus, 2017