GALDEAK ETA ARRAPOSTUAK —zer deritzozu merezi ote du jainkoa hiltzea ea mundua konpontzen den?
—merezi du noski
—merezi ote du bizitza arriskuan jartzea faltsua izan daitekeen ideia baten alde?
—merezi du noski
—nire galdea da merezi ote duen txangurrua jatea merezi ote arbasoen kontra jagiten diren umeak haztea
—begien bistakoa da baietz ezetz ez duela merezi
—merezi ote duen galdea merezi disko bat ipintzea merezi arbola bat irakurtzea merezi liburu bat landatzea guztia desegingo bada ezerk ez badu iraungo
—agian ez du merezi
—ez egin negar —barrez ari naiz —ez zaitez jaio —hiltzen ari naiz
GALDEAK ETA ARRAPOSTUAK |